GIZA BIZITZA INDEPENDENTEAREN ETA MENPEKO GIZA BIZITZAREN KONTRAKO DELITUAK (DELITOS CONTRA LA VIDA INDEPENDIENTE Y DEPENDIENTE)

Delitos contra las personas: delito asesinato, homicidio, lesiones graves

Argitalpen honen bitartez, egun existitzen diren giza bizitza independentearen eta menpeko giza bizitzaren kontrako delitu (delitos contra la vida independiente y dependiente) ezberdinak sailkatu eta aztertuko dira, zeinak beste pertsona batek edo norberak eragindakoak izan daitezkeen.

 

Zeintzuk dira giza bizitzaren kontrako delituak (Delitos contra la vida independiente) eta non arautzen dira? 

 

Giza bizitzaren kontrako delituak Zigor Kodean daude araututa, zehazki Zigor Kodeko 138 eta 143 artikulu bitartean. Artikulu horietan jasota dauden delituak izaera ezberdinekoak izango dira, hala nola, giza hilketa, erahilketa, eta eutanasia. 

 

Hau horrela, giza bizitzaren kontrako delitu horietako bakoitza banan-banan aztertuko da jarraian, horien arteko ezberdintasuna agerian utziz. 

 

1.     Giza hilketa (Homicidio)

 

Giza hilketa Zigor Kodeko 138.1. artikuluan dago aurreikusia, zeinaren arabera: “El que matare a otro será castigado, como reo de homicidio, con la pena de prisión de diez a quince años.”. Beraz, artikulu honetan adierazten denari jarraiki, babesten den ondasun juridikoa giza bizitza da; Espainiar Konstituzioaren 15. artikuluan ere honako hau azaltzen da, denok bizitzarako eskubidea daukagula adieraztean. Hori horrela, estatuari dagokio giza bizitza babestea, hura urratzen denean edo arriskuan jartzen denean. 

 

Zeintzuk dira delitu mota honetan parte hartzen duten subjektuak eta nola sailkatzen dira?

 

Giza hilketa delituetan bi subjektu mota bereizi ditzakegu: subjektu aktiboa eta subjektu pasioa. Subjektu aktiboa, delitua edo ekintza tipikoa burutzen duen subjektua izango da; beraz, edonor izan daiteke. Subjektu pasiboa, subjektu aktiboarekin gertatzen den bezala edonor izan daiteke, ez bait da ezaugarri berezirik izatea eskatzen. Hala ere, salbuespen bat aipatu behar da, zenbait pertsonek babes berezia bait daukate; esateko, Estatuko ordezkaria den erregea edo gobernuko kideren bat hiltzen bada, ekintza horri ezarriko zaion zigorra altuagoa izango da, Zigor Kodeko 485.artikuluan ezarritakoari jarraiki. Gauza bera gertatzen da, terrorismo delitu baten ondoriozko hilketan (Zigor Kodeko 573.artikulua).

 

            Zein da delitu mota honen tipo objektibo edo objektu materiala?

 

Giza hilketan, objektu materiala hiltzen den pertsona izango da, kasu honetan, subjektu pasiboarekin bat egiten duena. Dena den, bat-egite hau ez da delitu guztietan emango, subjektu pasiboa eta ekintza tipikoa fisikoki jasaten duena edo kaltetzen den pertsona ezberdinak izan bait daitezke. 

 

Bizitza definitzea zaila da, eta hura noiz hasten den zehaztea garrantzia handiakoa da, bereziki abortua eta hilketa bereizterako orduan. Doktrinaren eta jurisprudentziaren arabera, jaiotza erditzea bukatzean ematen dela ulertzen da. Jurisprudentziak aldaketa nabaria egin zuen, eta bizitza independentea erditzea hasten denean hasiko dela ulertzen da; ez da beharrezkoa amaren kanpoan egon arte eta erditzea bukatu arte itxarotea. Hori horrela, ahurra zilbor hestea moztu baino lehen hiltzen bada, heriotza gisa ulertuko da. Zentzu honetan, Auzitegi Gorenaren 225/2001 ebazpena oso garrantzitsua da honako hau adierazten bait da bertan: “Dilatación y expulsión (…) no es un feto, es una pertsona”. Doktrinari, aldiz, ez zaio auzitegiak egiten duen interpretazio hori gustatzen, baieztapen horrek ematen duen segurtasuna ez bait da lehen zegoena bezalakoa. Bestalde, bizitza independentearen gehieneko muga heriotzan aurkitzen da. 

 

Giza hilketa burutzeko bide anitz daude, Zigor Kodearen 138.1.artikuluak “el que matare a otro” adierazten bait du, hots, ez du delituzko ekintza hori zein den zehazten. Dena den, Zigor Kodean bertan ezartzen diren mugak errespetatu behar dira, horiek gaindituz gero erahilketa baten aurrean egongo garelako. 


     Nola burutu daiteke giza hilketa? 

 

Giza hilketa hiru modutan burutu daiteke: doluaz, zuhurtziagabekeriaz edo asmozgaindikotasunaz. 


·    Doluaz (Dolo): Giza hilketaren ekintza doloz egiten duen pertsonak, ekintza aurrera eramaten ari denaren ezagutza eta nahi osoa dauka; hau da, badakigu pertsona bat hiltzen ari garela eta hori nahi du. 

 

·      Zuhurtziagabekeriaz (Imprudencia): jokabide mota hau bi motatakoa izan daiteke:

                           i.  Zuhurtziagabekeria astuna (Imprudencia grave) (142.1): delitua oso astuna den kasuetan, delitu egileari ezarritako zigorra gogorragoa izango da eta ofizioz jarraituko da. 

 

                           ii.  Zuhurtziagabekeria ez hain astuna (Imprudencia no tan grave): Zuhurtziagabekeria mota honetan, ezinbestekoa da laidotuak (moralki zein materialki kaltetua izan den pertsonak) edo bere legezko ordezkariek hura salatzea. Oso zabala da salaketa jartzeko aukera hau, izan ere, burutzeko erabiltzen den bidearen arabera, modalitate ezberdinak daude eta horren arabera zigorra ezberdina izango da, hau da, zuhurtziagabekeria ez hain astunak ezarritako zigorraz gain, eskubideak mugatzen ditu. Azken hau, desgaikuntza berezien kasua izango da. 

 

·      Asmozgaindikotasunaz (preterintencionalidad): Ez dago gai honen inguruko arau berezirik Zigor Kodean, beraz, printzipio orokorretara jo behar da delitua burutzeko modu hau definitzeko. Hori horrela, asmoazgaindikotasunez egindako giza hilketa baten aurrean egongo gara delitu egileak delitu batzuk doluz burutu nahi dituenean baina delituzko egintza haratago joan eta heriotza eragiten duenean; hots, demagun delitu egileak lesio batzuk burutu nahi dizkiola norbanako bati baina lesio horiek eskuetatik joan eta heriotza eragiten diola. Kasu honetan, delitu egile honen jarrera doluzkoa da lesio delituei dagokienean, baina heriotza zuhurtziagabekeriazkoa izango da, honen helburua ez bait zen pertsona hori hiltzea. 

 

Noiz egongo gara giza hilketa kualifikatu (Homicidio cualificado) baten aurrean?

 

Giza hilketa kualifikatuarena nahiko berria den kontzeptua da, 2015eko erreforman jatorria duena. Lehen erahilketa gisa hartzen zena, orain giza hilketa kualifikatu bezala ezagutzen da, beraz giza hilketa eta erahilketaren artean kokatuta dagoela esan daiteke. Giza hilketa eta giza hilketa kualifikatuan ezarritako zigorren arteko ezberdintasuna da, azken kasu horretan gradu batean igo daitekela zigorra, aurrera eramandako ekintzen larritasuna eta pertsona kaltetua aintzat harturik. Giza hilketa kualifikatu baten aurrean gaudela jakiteko, 140.artikuluan edo 550.artikuluan jasotzen diren portaerak ematen diren aztertu behar da: delitua jasaten duen pertsona 16 urtetik beherakoa edo adin eta  gaixotasun edo gaitasun ezagatik ahula den pertsona bat izatea, sexu askatasunaren kontrako delituak burutzea izana, delitua talde edo erakunde kriminal batek burutzea (Zigor Kodeko 570 bis eta ter artikuluetan araututakoak), eta agintaritza edo funtzionario publiko baten aurkako indarkeriazko ekintza egikaritzea. Beraz, orain zerrendatutako gertakariren bat emanez gero giza hilketa kualifikatu baten aurrean gaudela ulertu behar da. 

 

2.     Erahilketa (Asesinato).

 

Zer da erahilketa (Asesinato) eta non arautzen da? 

Erahilketa delitua, Zigor Kodeko 139 eta 140. artikuluetan aurreikusten da, eta giza hilketan gertatzen den bezala, heriotza bat gertatuko da baina zenbait inguruabarrekin: maltzurkeria (Zigor Kodeko 22.1.artikulua);  prezio, sari edo hitz ematea; ankerkeria; eta beste delitu baten burutzea erraztu edo beste delitu baten ezagutaratzea ekiditea. Horrela adierazten du 139.1. artikuluak: 1. Será castigado con la pena de prisión de quince a veinticinco años, como reo de asesinato, el que matare a otro concurriendo alguna de las circunstancias siguientes:1.ª Con alevosía; 2.ª Por precio, recompensa o promesa; 3.ª Con ensañamiento, aumentando deliberada e inhumanamente el dolor del ofendido; 4.ª Para facilitar la comisión de otro delito o para evitar que se descubra. Garai batean, heriotza zigorra erahilketarekin lotzen zen, eta ez giza hilketarekin; baina arestian aipatutako artikuluan adieraztakoari jarraiki, ezaugarri horiek delitu egilearen pertsonan eman beharko dira. Bestalde, delituzko egintzan partaide edo laguntzaile batek parte hartzen duenean, delitu egilea bezala, delituzko egintzari lotuta geratuko da eta dagokion zigorra ezarriko zaio; beti ere, delitu egileak burututako ekintzaren ezagutza osoa badu.

Nola burutzen da erahilketa (Asesinato)?

 

Erahilketa, beti, doloz burutuko da, ekintza honen oinarrian maltzurkeria eta ankerkeria aurkitzen bait dira. Hori horrela, azpimarragarria da mota honetako delituak ezin izengo direla zuhurtziagabekeriaz egin. 

 

Noiz egongo gara erahilketa kualifikatu (Asesinato cualificado) baten aurrean?

 

Galdera honi erantzuteko Zigor kodeko 139.2 eta 140 artikuluak izan behar dira kontutan. Lehenengoaren arabera, 139.1. artikuluan aurreikusitako inguruabar bat baino gehiago ematen direnean erahilketa kualifikatu baten aurrean gaudela ulertuko da. Hots, delituzko egintza batean maltzurkeria eta ankerkeria (edo bestelako ezaugarriak), biak batera, ageri badira orduan delitua kualifikatu egiten da sailkapen larriago honetan barnebilduz. Bigarrenari dagokionean, giza hilketa kualifikatuan azaldutako egoera berdinak aurreikusten dira baina kasu honetan zigorra astunagoa izango da, hain zuzen ere espetxeraldi iraunkor berrikusgarria.   

 

 

3.     Borondatezko hilketa (Suicidio):

 

Norbanako batek, borondatez, bizitza kentzea, ez da Zigor Kodean aurreikusitako portaera tipiko bat, honako hau pertsona bakoitzaren askatasunaren pean dagoen erabaki bat bait da. Dena den, horrek ez du esan nahi, buruaz beste egiteko ekintza guztiak atipikoak edo Zigor Kodean jasotakoak ez direnik; beraz, kodean ezartzen diren ezaugarriak kontutan izan beharko dira, bereziki hirugarrenen esku hartzea. Hori horrela, Zigor Kodeko 143.artikulua izan behar da kontutan. Artikulu honetan lau portaera ezberdin arautzen dira: 

 

a)    Indukzioa (Inducción) (Zigor Kodeko 143.1.artikulua): Indukzio orokorra Zigor Kodeko 28.artikuluan dago araututa, zeinaren arabera, norbanako batek beste bati bere buruaz beste egitea konbentzitzeko presio psikologiko zuzena erabiltzen duen. Beraz, bere buruaz beste egiteko ekintzan indukzioa dagoela ulertzeko, induzitua izan den pertsona ez da ekintza horrekin ados egon behar.  

 

b)  Laguntza (Zigor Kodeko 143.2.artikulua): kasu honetan, laguntzaileak burututako portaera ezinbestekoa eta efektiboa izango da azken emaitza lortzeko. Beraz, portaera mota honetan zigortzen dena jarrera aktiboa da, eta ez ez-egitea. 

 

c)Ezinbesteko Laguntza (Ayuda imprescindible) (Zigor Kodeko 143.3.artikulua): Zigor Kodearen arabera, Será castigado con la pena de prisión de seis a diez años si la cooperación llegara hasta el punto de ejecutar la muerte”. Hau horrela, ezinbesteko laguntza giza hilketaren tipo pribilegiatua dela esan daitake, hau da, portaera berdina izanik zigor murritzagoa ezartzen du. 

 

d)   Eutanasia (Zigor Kodeko 143.4.artikulua): Zigor Kodeko 143.4. artikuluan honako hau adierazten du: “El que causare o cooperare activamente con actos necesarios y directos a la muerte de otro, por la petición expresa, seria e inequívoca de éste, en el caso de que la víctima sufriera una enfermedad grave que conduciría necesariamente a su muerte, o que produjera graves padecimientos permanentes y difíciles de soportar, será castigado con la pena inferior en uno o dos grados a las señaladas en los números 2 y 3 de este artículo”.Eutanasiaren figurak iritzi kontrajarriak sortu ditu gure gizartean, izan ere, portaera gizatiar gisa ulertu daiteke, non gaixotasun larria duen pertsonari, sendatu ezina dena eta min jasangaitzak eragiten dizkionak, atseden hartzeko aukera gisa onartzen edo aurreikusten den. Hala ere, nahiz eta egintza gizatiar bat izan Espainiar ordenamenduak egintza zigorgarria dela ulertzen du, bizitzaren kontrako delitua dela ulertzen bait da. Era horretan, kasu honetarako ezarritako zigorra laguntza eta ezinbesteko laguntzarako ezarritakoa baino txikiagoa izango da.  Arestian aipatutako artikuluan bi egoera ezartzen dira:

 

a.   Biktimak heriotzara eramango duen gaitxotasun larri bat izatea edo jasanezina eta behin betiko pairamena izatea eskatzen du. Beste modu batean esanda, eutanasiaren figura gaixotasun kronikoa eta sufrimendu handia duen pertsonetan aplikatzea aurreikusten du artikuluak, pairamen hori fisiko zein psikikoa izan daitekeelarik.

b.    Biktimaren eskaera, berariazkoa, serioa eta zalantza gabea izan behar da, hau da, biktimak berak eskatu behar du. 

 

Orain Zigor Kodeko 143.4.artikuluan barneratzen diren kasuan aipatu dira baina badira artikulu horretan aipatzen ez diren kasuak ere: 

 

·   Eutanasia ez zuzena (Eutanasia no directa): Eutanasia mota honetan, gaixotasuna duen pertsonari medikamentuak ematen zaizkio pairatzen duen mina edo gaitxotasunaren efektuak leuntzeko baina medikamentu horiek kontsumitzeak pertsona gaixoaren heriotza aurreratuko du, medikamentu horiek gogorrak izatearen ondorioz. Honako eutanasia mota hau ez da Zigor Kodean zigortzen, izan ere, nahiz eta heriotza aurreratu pertsonak jasaten duen mina arintzen du.  

 

·   Eutanasia pasiboa (Eutanasia pasiva): Kasu honetan, tratamendu bat ez hastea edo hura etetea izan daiteke, jakinda gaixotasuna pairatzen duen pertsonaren bizitza arrisku larrian jartzen dela. Legeak esaten du gaixoak tratamenduak ukatu ahal dituela eta debekatu egiten da pertsona bati, bere borondatearen aurka, tratamendu bat ezartzea. Hori horrela, gaixo dagoen pertsonak, berak, tratamendua jarraituko duen edo ez erabakiko du, jakinik tratamendu hori hartu ezean bere bizitza arriskuan jartzen dela. Hura jarraitzea erabakitzen ez bada, medikuak baimen edo erabaki hori idatziz jasoko du norbanakoa izanik aurrerantzean gertatu daitekeenaren erantzule. 

 

·  Bizi euskarriak etetea (Suspensión del soporte vital): Honako honetan, gaixoa kontziente da bere egoeraz eta bere erabakiz, bizitzeko beharrezkoa duen makinatik deskonektatzea eskatzen du. Kasu honetan, pertsona honek badaki makina horiek gabe ez duela aurrera egingo eta hori jakinda makinetatik deskonektatzea eskatzen du. Hori horrela, eutanasia pasibo baten antzerakoa dela esan daiteke, makinatik deskonektatzea tratamendu bat ez hartzea bezala ulertu bait daiteke. Beraz, ez da zigortu daitekeen portaera bat izango eta Zigor Kodearen aplikaziotik kanpo geratuko da. 

 

 

Zein da menpeko giza bizitzaren kontrako delitua (Delitos contra la vida dependiente)?

 

Menpeko giza bizitzaren kontrako delituetan, hain ezaguna zaigun abortuaren figura barnebiltzen da. Abortuak, haurdunaldiaren etendura dakar, fetu edo enbrioiaren heriotza eraginez. Hau horrela, Zigor Kodean aurreikusitako tipo edo delitu arrunta dela esan behar da, babestutako ondasuna fetua edo enbrioia izango delarik. Abortuaren azterketan barneratu baino lehen, abortua noiz hasten den zehaztu behar da; fetu edo enbrioiaren sorrera anidazioa ematen denean sortzen da, hau da, ernalduta dagoen obulua umetokian guztiz ezarrita dagoenenetik 15 eguneko epean. Beraz, 15 egun horiek igaro ondoren fetoa hiltzen bada, abortua eman dela ulertuko da baina 15 egun horiek igaro baino lehen hiltzen bada ez da abortu gisa hartuko. Abortua edozein modutan egikaritu daiteke, hots, mediku baten jardueraren edota lesio baten ondorio izan daiteke, eta nahikoa litzateke egintza hori aurrera eramaten duen norbanakoak inoizkako doluz jokatzea. 

 

Zein motatako abortuak existitzen dira? 

 

Zigor Kodeak abortu mota ezberdinak bereizten ditu, zehazki, 144-146.artikulu bitartean aurreikusten direnak. Hori horrela, honako hiru abortu mota hauek aurkitu ditzakegu: 

 

1.  Hirugarren batek doluz egindako abortua (Aborto con dolo por parte de un tercero)Zigor Kodeko 144. artikuluan haurdun dagoen emakumearen adostasunik gabe abortua burutzen den kasua aurreikusten da. Honako hau zigor kodean arautzen den deliturik larriena izango da, abortuari dagokionean. Bestalde, aborturako adostasuna indarkeriaz, mehatxuz edo engainuz ematen den egoera ere aurreikusten du artikulu honek, menpeko bizitzaren eta emakumearen askatasunaren kontrako delitu bat eraenduz. Zigor Kodeko 145.1. artikuluak, haurdun dagoen emakumearen adostasunarekin aurrera eramandako abortua arautzen du. Azken kasu honetan, prozesua aurrera eramaten duen hirugarren pertsona ikertzen da, praktika hori aurrera eramateagatik ezarriko zaion zigorra zein den zehazteko.

 

2.  Doluzko abortua (Aborto con dolo)Hemen, bi aipamen egin behar dira: batetik, auto abortuaZigor Kodeko 145.2.artikuluan arautua eta bestetik, emakumeak adostutako abortua. Lehenengoaren kasuan, emakumea bera izango da zigorra jasako duena, bera bait da praktika horren erantzule. Bigarrenean, aldiz, ekintza burutzen duena ez da emakumea izango, baizik eta haurdun dagoen emakumearen esanbidezko adostasuna izanik, hirugarren bat arduratuko da prozesuaz.

 

3.     Zuhurtziagabekeriazko abortua (Aborto por Imprudencia): Azken abortu mota hau Zigor Kodeko 146.1.artikuluan arautzen da: El que por imprudencia grave ocasionare un aborto será castigado con la pena de prisión de tres a cinco meses o multa de seis a 10 meses. Cuando el aborto fuere cometido por imprudencia profesional se impondrá asimismo la pena de inhabilitación especial para el ejercicio de la profesión, oficio o cargo por un período de uno a tres años. La embarazada no será penada a tenor de este precepto.”. Beraz, artikuluan adierazitakoari jarraiki abortua mediku baten akatsa bada, bere lanbidean jarduteko gaitasungabetze berezia ezarriko zaio, baina praktika horren erantzulea emakumea bada, ez da zigortuko.

 

Zeintzuk dira legeak onartzen dituen haurdunaldiaren borondatezko etendurak?

 

Badira zenbait egoera non haurdunaldiaren etetea onartu egiten den. Baina horretarako zenbait betekizun bete behar dira. 2/2012 Legearen 13.artikuluak abortua mediku espezialista batek, horretarako baimendutako zentro batean egin behar duela adierazten du. Era berean, emakumearen adostasuna, esanbidezkoa eta idatziz jasotakoa izan behar da. Bestalde, 11/2015 Lege Organikoak zenbait aldaketa ezarri zituen abortuari dagokionean, zehazki, 16-17 urteko emakumeen inguruan. Horrela, honako lege hau onartu baino lehen 16-17 urteko emakumeek gurasoen edo legezko tutoreen baimenik gabe abortatzeko aukera zuten, baina lege honek aukera hori ezabatu egiten du, adin horretako emakumeek gurasoen edota legezko tutoreen baimena behar izango dutelarik horrelako praktika bat aurrera eramateko. 

 

2/2010 Legearen 14. artikuluan adierazten da haurdunaldiaren lehen 14 asteetan emakumeak abortatzeko aukera izango duela. Dena den, abortua burutu baino lehen emakumeak prozesuaren inguruko informazio guztia jasotzeko betekizuna ezartzen da, informazio hori jasota behin betiko erabakia hartzeko denbora tarte bat ematen zaiolarik. 

 

Orain arte aipatutakoaz gain, abortua arrazoi medikuetan oinarrituta egon daiteke:

 

·    Abortu terapeutikoa (Aborto terapeutico): Emakumearen bizitza edo bere osotasun fisikoa arrisku larrian badaude, abortua burutzeko aukera aurreikusten da, horretarako epea arestian aipatutako baino zabalagoa izango delarik, hain zuzen ere 22 astekoa. Legeak ez du arrisku hori aurreikusten, kasuan kasu aztertu beharko da, emakumearen eta haurdunaldiaren egoera aztertuz. 

·         Abortu enbriopatikoa (Aborto enbriopatico): Kasu honetan bi supostu ezberdintzen dira

o   Batetik, 2/2010 Legeko 15.b. artikulua dago, non fetoak anomalia larriak izateko arriskua aurreikusten den.

o  Bestetik, 2/2010 Legeko 15.c. artikuluan aurreikusitako egoera dago. Artikulu honek, bizitzarekin bateragarriak ez diren fetuaren anomaliak eta fetuan larriak eta sendaezinak diren gaixotasunak detektatzen direnean abortua burutzeko aukera aurreikusten du: “Cuando se detecten anomalías fetales incompatibles con la vida y así conste en un dictamen emitido con anterioridad por un médico o médica especialista, distinto del que practique la intervención, o cuando se detecte en el feto una enfermedad extremadamente grave e incurable en el momento del diagnóstico y así lo confirme un comité clínico.

 

 

Comentarios