Bitartekaritzaren aspektu emozionala

Bitartekaritza bi alderdi edo gehiagoren arteko gatazkei amaiera emateko metodo alternatibo bat da. Bitartekaritzari esker gatazkari irtenbide bat ematen zaio epailearen aurrera joan gabe eta arazoa judizializatu gabe. Izan ere, hirugarrengo inpartzial batek hartzen du parte, bitartekariak. Bitartekaria alderdiak akordio batera eramaten saiatuko da. Baina, ez ditu behartuko akordiora ailegatzera. Hau da, alderdiek eman behar diote amaiera gatazkari.

Gatazkak konpontzeko sistema honek hainbat abantaila ditu. Adibidez, bitartekaritza prozesu judizial bat baino askoz ekonomikoagoa da. Gainera, bitartekaritza prozesu judizial bat baino askoz azkorragoa da. Era berean, alderdiak  bitartekaritzan ez badira akordio batera ailegatzen, ez dute ezer galtzen. Izan ere, beste edozein akzioz balia daitezke bitartekaritza amaitzean.

Baina, aspekturik garrantzitsuena aspektu emozionala da. Izan ere, orain ikusiko dugun bezala bitartekaritzan sentimendu eta emozioekin egiten da lana.

Bitartekaritzaren ezaugarri garrantzitsu bat informaltasuna da. Hirugarrengoa alderdien artean elkarrizketa bat sortzen saiatuko da. Horrela, alderdiak bitartekariaren laguntzaz postura komun batera ailegatu daitezke. Prozesu judizial batekin alderatzen badugu, ez da hain zurruna.

Prozesu hauetan garrantzi handikoa da enpatia. Alderdiak haien posizioak hurbiltzeko enpatiaz jokatu behar dute. Modu honetan, alderdi bat bestearen lekuan jartzen da eta posizioak gerturatzea errazagoa egiten da.

Lehen esan dugun bezala, bitartekaritzan emozioak lantzen dira. Prozesu honek alderdiei haien sentimenduak adierazteko eta nola sentitzen diren azaltzeko aukera ematen zaie. Horregatik, esaten dugu bitartekaritzan sentimenduak lantzen direla.

Honek garrantzi handia du, izan ere, pertsonen arteko erlazioak ez dira prozesu judizial batean bezainbeste urratzen.

Epailearen aurrean joaten garen oro, alderdi batek gatazka irabazten du eta besteak galdu egiten du. Bitartekaritza batera joaten garenean ordea, ez dago galtzailerik. Izan ere, bi alderdiak irabazten duten akordio bat bilatzea da bitartekaritzaren helburu nagusia.

Esan dezakegu, bitartekaritzaren aspektu garrantzitsu bat autokritika egite dela. Akordio bat lortzeko alderdiek autokritika egin behar dute.

Gainera, bitartekaritza bat egitean akordioa alderdiek sortzen dute eta bere nahietara egokitzen da. Epailearen aurrera joatean aldiz, gerta daiteke ematen duen sententziak alderdiei ez asetzea.

Arazo bat bitartekaritza baten bidez konpontzeak etorkizunerako abantailak ere ditu. Izan ere, alderdiak euren borondatez lortu dutenez akordioa haien eskakizunekin bat etortzen da. Horrek, etorkizunean gai horri buruz arazoak sortzea ekiditeen du.

Beraz, ikusi dugu bitartekaritzak hainbat alderdi positibo dituela. Baina, dudarik gabe aspekturik onuragarriena emozionala da.


Comentarios